Bizitza, zer da bizitza? Zer esan nahi du bizitza hitzak? Ba
ote du gure artean zentzua hitz horrek? Gure bizitza eskaini digu norbait. Gure
gurasoak, normalki. Nor da beste personen bizitzekin zer egin erabakitzeko gai?
Guk gure bizitzarekin bakarrik erabaki dezakegu zer egin. Bizi ala hil, gure
erabakia da. Norbaitek bere burua hil nahi badu suizidioa deitzen zaio.
Suizidioa. Zergatik izen hori? Zergatik jarri zioten suizidio izena norbaitek
hil nahi duenean? Eta alderantziz jarri bazuten? Bizitzak suizidioa esan nahi
balu eta suizidioak bizitzak? Badakit arraroa dela baina geratu zaitez momentu
batean pentsatzen.
Bizitza suizidio konstante bat da. Bizitzan hartutako
erabakiak suizidorantz garama. Erabaki bakoitzak, txikiena ere, suizidiora
garama. Suizidioa buruaz beste egitea ez, baina, suizidioa beste era batera.
Leku batean sartuz gero gaixotasun bat har dezakegu. Gaur egungo gaixotasun
gehienak gizakiak inbentatu ditu. Hori suizidioa da. Zerbait inbentatu,
hiltzeko. Pistolaren inbentorea bere armarekin hil zen. Norbaitek atzetik tiro
bat eman zion hau lanean ari zen bitartean. Suizidioa.
Baina zer gertatzen da gure bizitzak guretzat zentzurik ez
duenean? Bizitzeko inolako arrazoirik ez dugunean? Dena galdu dugunean? Soluzio
asko daude. Baina tamalez askotan erabakitzen dena suizidioa izaten da.
Etxean dago, negarrez. Eskuan bi argazki ditu. Argazkiak
malkoz bustita daude. Emakume bat eta gazte bat ageri dira argazki bakoitzean.
Bere semea eta emaztea dira. Begi gorriak ditu. Negarrez darama ordu asko. Bere
familia bakarra zen. Aulki batean eserita dago etxeko gela batean. Etxeko gauza
guztiak apurtu ditu. Amorrua. Tristura. Sentimentu bakarra du orain. Bere
familia bakarra. Bere familia bakarra hil zaio. Zergatik bere familia galdetzen
du oihuka. Inork ez dio erantzuten. Bere emaztea gaixotasun batengatik hil zen,
kanzerra hain zuzen ere. Urte bat pasa zuten kanzerraren kontra borrokatzen,
baina azkenean emaztearen gorputzak kanzerraren botereari ezin izan zion ihes
egin. Berrogeita zazpi urte zituen. Bere semeak, ordea, hamasei. Lagun batekin
zihoan Donostira kotxean. Lagunak atera berria zuen gidatzeko karneta. Euria
zegoen, errepidea bustita. Bere ama hospitalera bisitatzera zihoan. Kurba batean
gurpilak irristatu ziren. Kotxea atxetik joan zitzaien. Ezin izan zuen
kontrolatu. Kotxea bolkatu egin zen eta beste karrilera sartu zen. Beste kotxe
bat golpeatu zuen. Kotxea bueltaka jarraitu zuen. Kontrako karrilera sartu ziren
kamio bat zetorrenean. Kamioiak ez zuen denborarik izan gelditzeko. Kotxea gogor
jo zuen. Kamioiaren kabina desbideratu zen. Erremolkea bolkatu zen. Bi karrilak
okupatu zituen. Hiru kotxe eraman zituen aurretik. Hamar minutu pasa eta gero
ambulantziaz eta polizi-kotxez beteta zegoen. Errepidea moztu zuten. Kamioia
erdi-erdian zegoen eta ez zuen uzten kotxeak pasatzen. Kamioiaren gidaria bere
kabuz atera zen. Beso bat apurtu zitzaion. Kamioiak eraman zituen hiru kotxeetik
kotxe baten okupanteak ezer gabe atera zen. Beste bat hanka bat, beso bat eta
buruan golpe batekin atera zen. Kamioiak eraman zuen hiru kotxeetatik, geratzen
zen kotxea errepidetik atera ziren. Zulo batera erori zen eta gidaria hil egin
zen hospitalera zihoanean. Egun batzuk pasa eta gero jakin izan zuten zuloan
sartu zen kotxearen gidariak kotxea lapurtu zuela eta bi egun zeramatzala
kotxearekin.
Gogoratzen ari da. Negarrez berriro. Dena egun batean gertatu
zen. Bere semearena eta emaztearena. Tamalez ez zuen inor laguntzeko. Bera
bakarrik zegoen.
Semearen lagunaren kotxea errepidetik atera zen. Kotxea
guztiz birrinduta geratu zen. Hogei minutu behar izan zuten semea eta laguna
ateratzeko. Semea momentuan hil zen. Lagunak bi aste iraun zuen konorterik gabe,
baina azkenik esnatu zen. Esnatu zenean ezin zen gerritik behera mugitu.
Semearen lagunaren kotxeak beste kotxe bat jo zuenean, semea leihotik atera zen.
Ehun eta berrogei metrora ailegatu zen. Beste kotxekoak ez zuten ezer graberik
izan.
Bere semearena lau ordu pasa eta gero jakin zuen. Semeak
poltsikoan zeraman karneta eta bere aitaren mugikorraren zenbakia ere.
Hospitalean zegoen deitu ziotenean, bere emaztearen gelan. Bere emazteari ez
zion ezer esan bere semea zen ala ez argitu arte. Hori argitzeko hospitaleko
depositora jaitsi behar izan zuen. Bere semea ikusi behar izan zuen. Gorputza
desitsuratua zeukan, baina aurpegian bakarrik zauri txiki bat. Bere semearen
aurpegia ikusi zuenean ia lurrera erori zen. Konorte galtzeko zorian egon zen.
Han zeuden medikuak lagundu zuten. Berak ez zuen sinisten. Bere seme bakarra
hilik zegoen. Ezinezkoa zen. Nola? Zergatik? Zergatik bere semea? Bere
emaztearen gelara bueltatu zen. Ez zekien bere emazteari esan ala ez. Bere
emaztearen ia gorputz osoa kanzerrak hartuta zuen. Oso gaizki zegoen. Azkenean
erabaki zuen bere emazteari esatea. Bere emazteari esan zionean lurra gainean
erortzen zitzaiola sentitu zuen. Bere emaztea geldirik geratu zen, ezer egin
gabe. Malkoak aurpegitik erortzen zitzaion. Ordu bat pasa eta gero koman sartu
zen, eta hiru ordu geroago hil egin zen. Hautsita geratu zen. Bere emaztea eta
semea zortzi ordutan hil ziren biak. Ez zekien zer egin. Etxera bueltatu zen
taxi batean. Ez zeukan indarrik gidatzeko.
Dena bere erruagatik izan dela ari da oihuka. Bere semeari ez
zion utzi behar Donostira joatea. Etxean geratu izan balitz oraindik bizirik
iraungo luke. Eta bere emazteari ez zion ezer esan behar. Bere emaztek ez zuen
disgustuak jasan behar oso gaizki zegoelako. Zergatik esan ote zion? Ez zion
esan behar. Oraindik bizirik egongo litzateke. Baina berandu zen.
Eromena. Suntsimendua. Bere etxeko gauza guztiak hautsi ditu.
Erotuta dago. Garrasika. Aulkiak pareten kontra jaurtitzen ditu. Mahaiak bere
hankekin hausten ditu. Bere etxeko gauza guztiak hautsi ditu. Lurrean dago,
belauniko, buruarekin pareta jotzen. Ez du ezta horretarako indarrik. Lurrera
erortzen da. Bere emaztearen eta semearen argazkiak ditu eskuetan. Bere eskuetan
sartu ditu eta bi musu eman die argazkie. Gero bota egin ditu. Ez daki zer egin.
Ideia bat pasa zaio burutik. Ideia asko pasatzen zaizkio burutik baina ez die
kasurik egiten. Baina ideia hau ezberdina da. Buruari bueltak eta bueltak ematen
dizkio. Badaki, hori egingo du. Suizidatu egingo da.
Suizidioa, kapaz ote den pentsatzen ari dena egiteko? Bai,
kapaz da. Baina nola egin dezake? Zainak moztuz? Ez, oso mingarria da eta asko
itxaron beharko du hil arte. Orduan nola? Tiro bat buruan? Ez, ez du inolako
armarik etxean. Nola? Nola? Balkoira begiratzen geratu da. Balkoira doa.
Balkoitik behera begiratzen ari da. Jende gehiegi dago. Norbait hil dezake bera
jaurtitzen denean. Ez, orain ez du egingo. Gaura arte itxarongo du. Barrura
sartzen da berriro. Pentsatzen ari da botatzen denean momentuan hilko den ala
ez. Bere ustez seigarren pisutik botatzea hilgarria da. Berarentzat eta
guztientzat. Berriro ateratzen da balkoira. Begirada berri bat ematen du. Jende
asko ikusten ditu. Gazteak, helduak, lodiak, argalak, mota askotakoak.
Bere erlojuari begirada bat ematen dio. Arratsaldeko zortziak
dira. Eguzkia ia guztiz desagertu da. Kaleko farolak piztuta daude. Eguzkiaren
azken argia ikusi nahi du. Berarentzat azkena izango da. Mendiak ikusten ditu
bere etxeko balkoitik. Batzuk zuhaitzez beteak, besteak belarrez beteak. Kalean
jendea pixkanaka hasi da desagertzen. Orain euri hasi du. Barrura sartzen da.
Lurrean esertzen da beherantz begiratuz. Burua altxatzen du. Bere emaztearekin
hitz egin nahi du. Berarekin egon nahi du. Azken aldiz musu bat eta besarkada
bat eman. Baina ezinezkoa da. Ezin du. Malkoak ateratzen zaizkio. Bere
eskuarekin kentzen ditu. Ez du berriro negar egingo. Negar egin egin du.
Balkoira ateratzen da berriro. Eskuak altxatzen ditu. Zerurantz begiratzen du.
Begiak itxita ditu. Euria bere aurpegian erortzen da. Begiak irekitzen ditu.
Balkoiaren barandaren beste aldean dago oraindik. Eskuak baranda heltzen dute.
Kalera begiratzen du. Ez dago inor kalean. Orain zerura begiratzen du. Dena ilun
dago. Begiak izten ditu. Euria aurpegian, irrifarra aurpegian. Dena pasatu da.
Tristura, amorrua, dena. Bere emaztearengana eta semearengana doa. Pozik dago.
Orain ez zaio ezer importa. Eskuak barandatik kentzen ditu. Hankak barandaren
irtenune batean ditu. Aurrera doa, hankak mugitu ditu. Itxaron iezadazue,
zuengana noa.
Balkoian ez dago inor. Bota da. Lurraren kontra jotzean hil
egin da. Bere aurpegian irrifar bat ageri da.
(Nire amarentzat dedikatua, zuregatik izan ez balitz ez
nintzateke hemen egongo. Eskerrik asko denagatik. Eskerrik asko bizitza nola
bizi irakasteagatik.)